ira 25 Udala
Datorren urterako ordenantza fiskalen proposamenak babes osoa jaso zuten atzo arratsaldean eginiko udalbatzarrean, EAJ, PSE-EE eta EH BIldu alderdien aldeko botoekin. Era berean, egonaldi turistikoen gaineko zerga onartu zuten, baina kasu horretan koalizio abertzalea abstenitu egin zen. Azkenik, ostatu turistikoen erabilera arautzeko HAPOaren aldaketa onartu zuten, baina ez udal gobernuaren hasierako planteamendua, baizik eta EH Bilduk eta PSE-EEk eginiko proposamen bateratua.
uzt 13 Udala
Ibilgailuei bigarren bizitza emateko asmoz, Zarauzko Udalak hiribus zerbitzuko ibilgailuetako bat Santa Cruz herriari emango dio dohaintzan. Nafarroako Ayuda Contenedores GKE arduratu da kudeaketaz.