Gerrikoen eta haurrei eusteko sistemen kontrola egingo du Udaltzaingoak datorren astean

Julene Sorarrain

Udaltzaingoaren autoa Lege Zaharren enparantzan. (Zarauzko Udala)

Kontrolak apirilaren 22tik 28ra burutuko dira herri osoan zehar.

Zarauzko Udaltzaingoak egitasmo berri hau aurkeztu zuen otsailean trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko asmoarekin eta martxan jarri dute jada. Udaltzaingoak gerrikoen eta Haurrei Eusteko Sistemen kontrolak burutuko ditu datorren astean zehar, apirilaren 22tik 28ra.

Duela hilabete, martxoaren 11tik 17ra, segurtasun sistema huen kontrola gauzatu zen herrian zehar. Kontrolean 80 ibilgailuren azterketa egin zen eta guztietan elementu hauen egoera eta erabilpena egokia zela egiaztatu zen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide