Urtero bezala, datorren urteko udal aurrekontuen inguruko parte hartze prozesua egin du udal gobernuak urrian zehar. Herritarrek haien proposamenak egiteko aukera izan dute, hainbat bide erabiliz –udaleko webgunearen bidez, posta elektronikoz, kaleetako buzoien bidez edo auzoz auzoko bileretan–, eta 200 ekarpenetik gora jaso dituzte.
Orain, udal gobernuak banan-banan aztertuko dira jasotako eskariak, eta baloratuko du 2025ko udal aurrekontuen proposamenean edo aurreragokoetan txertatu ditzakeen.
Partaidetza zinegotzia Garbiñe Oiarbideren esanetan, herritar askok parte hartu du auzoz auzo egin dituzten bileretan, eta ·"prozesua oso aberasgarria izan da”. Ekarpenak jasotzeaz harago, herritarren kezkak eta zalantzak "aurrez aurre entzuteko eta hausnarketak partekatzeko" aukera ematen diela azpimarratu du.
Zentzu horretan, pozgarritzat jo du herritarrek Zarauzko Udalaren egunerokoan jarritako "interesa", eta zinegotziak eskertu egin du herriak hobetzen jarraitzeko erakusten duen "borondatea eta konpromisoa”.