Zarautz Guka aldizkari digitala

 

Zarautzen ere badute herriko berri jasotzen duen hilabetekaria.

Aurrerantzean, Zarautz Gukaren bazkideek hilero jasoko dute Zarautz Guka aldizkaria. Argitalpenak berrikuntza nabarmen bat du: digitala da. Horrek esan nahi du, batetik, paperezko aldizkariak baino askoz jasangarriagoa dela, eta bestetik, hainbat formatutako edukiak hartzeko gaitasuna duela; idatzikoak, audioak eta bideoak, hain zuzen.

Iritzi artikuluak, erreportajeak, elkarrizketak, argazki erreportajeak eta askoz gehiago bilduko ditu argitalpen berriak, eta horien guztien protagonistak Zarautz eta zarauztarrak izango dira. Zarautz Guka aldizkaria, baina, erabat berritzailea izango da euskarritik bertatik hasita; izan ere, aldizkari digitala izango da. Horrek esan nahi du bazkideek ez dutela etxeko buzoian jasoko aldizkaria; zarautzguka.eus webgunean eta Guka aplikazioan izango dute eskura hilabete bakoitzeko aurreneko ostiraletik aurrera.

Nola irakur dezake bazkideak aldizkari digitala?

Bazkideek webgunean logeatuta egon beharko dute zarautzguka.eus/prentsa atalean eskegita egongo den aldizkariaz gozatzeko. Guka aplikazioan, berriz, logeatuta –izen-abizenez erregistratuta– egon beharko dute, eta Aldizkariak atalera joan.

Euskarri berritzailea

Zer onura ditu aldizkari digitala izateak? Bat oso nabarmena, askoz jasangarriagoa dela paperean ekoitzitako aldizkariak baino; eta bestea, hainbat formatutako edukiak hartzeko gaitasuna duela: idatzizkoak, audioak zein bideoak.

Zarautz Guka aldizkariaren lehen zenbakia nahi duen orok ikusteko moduan dago zarautzguka.eus/prentsa atalean eta Guka aplikazioan, nahiz eta berez Zarautz Gukaren bazkideek bakarrik izango duten aldizkaria kontsumitzeko aukera.

 Egin bazkide eta gozatu Zarautz Gukaz!