Santa Klara komentua birgaitzeko eta eraberritzeko obraren exekuzio proiektua onartzea izango da biharko oso bilkuran jorratuko dituzten gaien artean garrantzitsueneko bat. Normalean, ostegunetan izaten bada ere, hil honetan asteartean egingo dute udalbatzarra, 19:00etan hasita.
Komentukoa ez da izango intereseko gai bakarra izango. Izan ere, hasierako onespena emateko bide publiko jakinetan ibilgailuen aparkamendua arautzeko ordenantzaren (TAO) egokitzea eta Zarauzko 1.1 area (Alde Zaharra) birgaitzeko plan bereziaren 6. aldaketa –E etxe sailari dagokiona– landuko dituzte. Baita 2025eko ordenantzen aldaketa ere, prezio publikoen atalari erreferentzia egiten diona
Udalbatzarraren amaieran, EH Bilduko udal taldeak lokal komertzialetan apartamentu turistikoak arautu eta baimen moratoria onartzearen aldeko mozioa aurkeztuko du.