Hilabeteko azken ostegunarekin batera, ohiko osoko bilkura egingo dute bihar, 19:00etatik aurrera. Guztira, hamasei aztegai landuko dituzte udalbatzar aretoan, eta, horien artean, zarauzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspenaren espedientea eta Udaltzaingoaren barne araudia bozkatuko dituzte.
Gainera, bitarteko funtzionarioak hautatzeko eta lan poltsak kudeatzeko prozedura arautzen duen erregelamendua, auto-txai zerbitzuen tarifak eta 2026ko arraukontuam kreditu aldaketa bat landuko dute.
Saioaren amaieran bi mozio eztabaidatuko dituzte, euskara ardatz dutenak. Lehena EAJk eta PSE-EEk aurkeztuko dute, eta bertan arnasguneak zaintzeko eta indartzeko proposatzen dute. Bigarrena, berriz, EH Bilduren eskutik dator, eta Esnatu dinamikari buruzkoa da.