Zarauzko Udalak hiribus zerbitzuko ibilgailuetako bat dohaintzan eman dio Cabo Verdeko Santa Cruz herriari. Xabier Txurruka alkateak joan den astean sinatu du dohaintza martxan jartzeko hitzarmena, hala egitea ekaineko ohiko osoko bilkuran aho batez onartu ostean.
Udalak %100 elektrikoak diren hiru autobus berri gehitu ditu herriko garraio zerbitzu publikoaren flotara. Hori dela eta, aurrez zerbitzua ematen zuten ibilgailuei bigarren bizitza emateko asmoz, autobus horietako bat Santa Cruz herrira joango da Nafarroako Ayuda Contenedores GKEri esker.