Zarauzko Udalak, Asti Kirol gunean kokatutako Katina berritu du. Urriatik doaz berrikuntza lanetan. Enkargua Kantina egiteaz gain, bertako berrikuntzak, hornikuntzak, saneamentu sistemak eta ingurua urbanizatzeko lanak egin dituzte. Gainera, likidazioari dagokionez, aurreikusi zuten bezala milioi inguruan egon da.
Areto nagusiak 150 metro ditu eta kanpoan 42 metroko terraza dauka. Barruko aldean, sukaldea, komunak, almazenak eta pertsonalarentzat aldagelak ditu. Xabier Txurrukak, Zarauzko alkateak, adierazi duenez: "Kantina espazio zabala da. Horregatik, ingurumenarekin errespetuz integratzen saiatu gara. Material jasangarriarekin eraiki dugu goxotasun eta epeltasun sentsazioak trasmititzeko. Gainera, eraginkortasun energetikoaren maila altuena lortu da".
Bestalde, Iban San Martinek, Herrilaneko obra txikitako eta azpiegituretako zinegotziak, azaldu duenez: "Kantinaren ondoko parrila guneari dagokionez berdin mantenduko dugu. Baina berrikuntza batzuk egingo ditugu hauek ondo mantentzeko. Gainera, umeentzat ere jolas-parke bat jarriko dugu famili giroa sustatzeko".
Esleipedunari dagokionez, bere kontura jarri beharko ditu instalazioak eskatzen dituen ekipamendu guztiak. "Udazkenerako aurreikusten dugu lizitazioak ateratzea. Ondoren, esleitu egingo da eta esleipendunak bere erara jartzeko behar duen denbora hartuko du", azaldu du alkateak.
Prozesu guztiak ondo badoaz, datorren urteko Aste Santurako martxan egongo litzatekeela aurreikusten dute. "Oso korapilatsua izan da hau martxan jarri aurretik izan dugun ibilbidea, baina zorionez, gauzatu dela esan dezakegu", ondorioztatu dute.
Astiko zabalkuntza
Zarauzko Udalak guztira 915 metro karrratuek osatzen duten erosketa egin du. 2020. urtean hasi ziren partzelak erosten. Gaur egun, Udalaren jabetzak, 8300 metro karratu zabaldu dira Asti Kirol gunearen eremuan. Ahala eta guztiz ere, oraindik lur jabe nagusiarekin negoziaketetan dabiltza, akordio bat bideratu eta hitzarmena sinatu behar dute.
Xabier Txurrukak, honako hau adierazi du: "Zelai misto bat egin nahi dugu atletismoan, rugby-an eta futbolean jokatzeko. Honez gain, Kirol Departamentua ere padeleko pistak jartzeko lanketak egiten ari da". Nahiz eta oraindik agintaldi erdia ez egin, Udala "geldirik ez dagoela" baieztatu du. Aldaketa ugariekin datoz eta kirol gunearen zabalkuntza da oraingo foko nagusia.