Santa Klarako birgaitze proiektua izango dute aztergai gaurko udalbatzarrean

Aritz Mutiozabal

Santa Klara komentua (Onintza Lete Arrieta)

Aurreratu egin dute hilabete honetako bilkura, baina betiko orduan ospatuko dute, 19:00etatik aurrera.

Egutegia kapritxoso samar dator hilabete honetan, santioak eta saninazioak direla medio. Horregatik, gaur arratsaldean egingo dute uztaileko ohiko osoko bilkura, 19:00etan hasita, udalbatzar aretoan. Jorratuko dituzten aztergaien artean, Santa Klara komentua dago. Hain justu ere, egoitzaren birgaitze energetikoaren proiektua eta bertan txertatutako obrak adjudikatzeko klausula-agiriak onartzea, eta, halaber, deialdia egitea.

Horrez gain, hasierako onespena emango diote Zarautzi buruzko Gradu Amaierako Lanak eta Master Amaierako Lanak laguntzeko beken oinarri espezifikoen ordenantzari. Bestalde, Zarauzko Udalean sexu jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokoloa onartuko dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide