Berdintasunerako udal ordenantzari onespena emango diote biharko udalbatzarrean

Onintza Lete Arrieta

Iraileko udalbatzarrean, bozketa baten unea. (Aritz Mutiozabal)

Berdintasun ordenantzaz gain, ostalaritzako eta merkataritzako establezimenduek bide publikoa erabiltzeari eta okupatzeari buruzko udal ordenantzaren aldaketa ere bozkatuko dute. Beti bezala, ohiko bilkura 19:00etan hasiko da udalbatzar aretoan.

Hilaren azkeneko osteguna da biharkoa, urriaren 26a, eta ohi bezala, udalbatzarra egingo dute Zarauzko udal alderdietako ordezkariek.

Hainbat puntu bozkatuko dituzte ohiko bilkuran, garrantzitsuenak hauek: batetik, behin betiko onespena ematea emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Zarauzko udal ordenantzari; eta, bestetik, hasierako onespena ematea ostalaritzako eta merkataritzako establezimenduek bide publikoa erabiltzeari eta okupatzeari buruzko udal ordenantzaren aldaketari.

Udalbatzarra, ohi bezala, 19:00etan hasiko da, eta zuzenean ikusteko aukera egongo da, streaming bidez, udalaren webgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide