2025ko udal aurrekontuak bozkatuko dituzte gaurko plenoan

Aritz Mutiozabal

Zarauzko udalbatzarretako bat. (Gorka Eizagirre)

Urteko azken udalbatzarra izango da, eta ohi bezala, 19:00etan hasiko da.

Azaroko udalbatzarrean ordenantza fiskalak behin betikoz onartu ondoren, urteko azken osoko bilkuran 2025ko udal aurrekontuak izango dituzte aztergai eta hala badagokio, behin-behinean onartuko dituzte. EH Bilduren udal taldeak aurreratu zuenez, zazpi zuzenketa aurkeztuko dizkiko Udal Gobernuaren aurrekontu proposamenari.

Bilkurako gai garrantzitsuena hori izango da, baina izango dira beste batzuk ere: datorren urterako plantilla organikoen onarpena eta lanpostu zerrenda onartzea, baita Zarautz-Lurrekoa ere, esaterako.

Ohi bezala, 19:00etan hasiko da abenduko udalbatzarra, eta zuzenean ikusteko aukera izango da streamin bidez, Guka telebistari esker.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide