Zarauzko Turismoaren Plan Estrategikoa izango dute aztergai biharko plenoan

Aritz Mutiozabal

Zarauzko udalbatzarra. (Guka)

Planaz gain, bi mozio ere landuko dituzte. Udalbatzarra 19:00etan hasiko da, ohi bezala.

Otsaileko ohiko osoko bilkura egingo du Udalbatzak bihar arratsaldean, 19:00etan hasita, udalbatzar aretoan. Hamabi aztergai izango ditu plenoak, baina Zarauzko Turismoaren Plan Estrategiako 2025-2028 onartzea izango da saioko puntu nagusiena.

Bestalde, bi mozio proposamen aurkeztuko dituzte amaieran. EAJk zarauztarren alokairu babestuko etxebizitza aukerak areagotzen jarraitzearen aldekoa egingo du, eta PSE-EEk, berriz, Zarautz zona tentsionatua izendatzekoa.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide