Ohiko bilkura egin zuten ostegunean, udaletxeko batzar aretoan. Hainbat gai bozkatu eta onartu zituzten: batetik, behin betiko onespena eman zioten emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Zarauzko udal ordenantzari; eta, bestetik, hasierako onespena ematea ostalaritzako eta merkataritzako establezimenduek bide publikoa erabiltzeari eta okupatzeari buruzko udal ordenantzaren aldaketari.