eka 09 Gizartea
Dabilen harriari...Zarauzko Alde Zaharrean jaioa da Jose Antonio Gesalaga Zaldubi; zehazki, Trinitate kalean. Han ditu umetako oroitzapenik gehienak, han eta hondartzan, eta oraindik ere ondo gogoan ditu orduko jolasak, baita etxera zapatak bustita joandakoan jasotzen zituzten belarrondokoak ere. Umetako eta gaztaroko kontuak eta beste hamaika pasadizo berritu ditu Dabilen harriari saioaren aste honetako atalean.
eka 08 Gizartea
AlbistegiaPagoeta natura parkearen bueltako festa ospatu zuten atzo gurutzean zein inguruko zelaian. Ehun lagunetik gora elkartu zituen hitzorduak. Egitarauaren barruan, Aitor Iraeta Gipuzkoako Pottokazaleen Elkarteko kideak pottoken inguruko azalpenak eman zituen, eta Jose Inazio Ganboa Euskal Makil Jokoa elkarteko kideak makila borroka erakustaldia egin zuen, haren jatorria kontatzearekin batera.