50 jai, 50 tontor

Erabiltzailearen aurpegia Zarauzko Ikastola

Salbatore Mitxelenakoak Indamendin.

Maiatzaren 24an Indamendira igo ginen Salbatore Mitxelena Ikastolakoak, 2026ko Kilometroen ekimenaren barruan.

2026ko Kilometroak berezia izango da, borobila, 50. edizioa izango baita, eta Lazkaon ospatuko da. Mugarri hori sendotzeko, 50 jai, 50 tontor ekimena antolatu zuen Lazkaoko ikastolak. Helburua zen Gipuzkoako ikastola guztien artean, egun berean, 50 tontor egitea. Salbatore Mitxelenakoak Indamendin elkartu ginen. Itzuleran, hamaiketakoa izan genuen Elkanoko frontoian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide