Gukakideen azken zozketek badituzte irabazleak

Erredakzioa 2026ko maiatzaren 20a

Gukak bi lagunentzako Muina jatetxeko dastaketa menua zozkatu du azken asteetan bazkide egin direnen artean, eta bestalde, jada bazkide diren hainbat lagunek Udane Juaristik Balearen Egunaren harira egindako margolan bereziaren erreplika bana irabazi dute.

Etorkizuna izeneko bazkidetza kanpainaren barruan, Gukak zozketa berezia abiatu zuen apirilaren 16tik maiatzaren 16ra bitartean. Data horien artean bazkide egin diren pertsona guztien artean, bi lagunentzako dastaketa menua zozkatu du Gukak, Zumaiako Muina jatetxean, eta Iñigo Segui izan da Gukakide berri saritua.

Egungo erronkei aurre egin ahal izateko eta informazioa profesionaltasunez helarazteko, herritarren eta eragileen babesa eta atxikimendua behar-beharrezkoak ditu Gukak. Komunitate zabala eraikitzen jarraitu nahi dugu, euskararen normalizazioaren bidean gure alea jarriz eta herrigintza sustatuz ahal dugun neurrian. Horretarako, herritarrak bidelagun izanik, ahalik eta Gukakide gehien lortu nahi ditu Gukak.

Balearen Eguneko margolan bereziaren erreplikek ere, badituzte irabazleak

1901eko maiatzaren 14an harrapatu zuten Orioko azken balea, eta aurten 125 urte bete dira gertaera berezi hartatik. Urteurren horren harira, Dabilen harriari saio berezia ekoitzi du Gukak, balea ehizatu zutenen oinordekoen testigantzak batuz. Saio horretan, Udane Juaristik balearen inguruko artelan bat egin du zuzenean, eta Gukak margolanaren hamar erreplika zozkatu ditu maiatzaren 14tik 17ra galdetegia bete zuten Gukakideen artean.

Honako hauek izan dira Gukakide sarituak: Amaia Atorrasagasti, Amaia Urkola, Ana Agirre, Elisabet Manterola, Fernando Zabala, Jon Larrañaga, Jose Ramon Iturain, Olatz Martinez, Eider Saragueta eta Mila Arostegi.

Orain, maiatzaren 18tik ekainaren 18ra bitartean Orio Gukan bazkide egiten diren Gukakideen artean, Udane Juaristik egindako margolan originala zozkatuko du Gukak.

Oraindik Gukakide ez bazara, ez galdu aukera!

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide