Maialen Berasategiren manifestuarekin abiatuko dute gaur arratsaldean Literaturia, eta hiru egunez euskal literaturaren plaza bihurtuko da Zarautz. Ohi bezala, liburu azoka, aurkezpenak, ekitaldiak eta emanaldiak izango dira, euskal literatura ardatz izanik, baina aurtengoan Dar-dar gaiaren bueltan.
Maialen Berasategik irakurriko duen manifestuaren ondotik, Imanol Epelderen Zerbait sartu zait begian ikuskizuna izango da ikusgai. Zarauztarrak bi emanaldi eskainiko ditu; lehen saiorako sarrerak berehalakoan agortu ziren, eta bigarren bat antolatu zuten. Biha , berriz, aitortza egingo diote aurten 25 urte bete dituen Armiarma.eus atariari, literaturaren "transmisioan, zabalkundean eta zaintzan" egindako lanagatik.
Egitaraua
Maiatzak 29, gaur
- 20:00. Maialen Berasategiren manifestua, Modelo aretoan.
- 20:15. Zerbait sartu zait begian ikuskizuna, Imanol Epelderen eskutik, Modelo aretoan.
- 22:00. Zerbait sartu zait begian ikuskizuna, Imanol Epelderen eskutik, Modelo aretoan.
Maiatzak 30, bihar
- 11:00. 12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzako idazketa tailerra, Mejillon Tigreren eskutik, Etxezabalan.
- 11:00-12:00. Liburu aurkezpenak, Lege Zaharren Enparantzan.
- 11:00-14:00 eta 16:30-19:30. Liburuen azoka, Lege Zaharren Enparantzan.
- 12:00. Armiarma literaturaren sareari omenaldia, Lege Zaharren Enparantzan.
- 12:15-14:00. Liburu aurkezpenak, Lege Zaharren Enparantzan.
- 12:30. Lurdes Iriondo. Isilarazitako ahotsa, Jon Martinen, Irati Odriozolaren, Ainhoa Ansaren eta Gari Amundarainen eskutik, Modelo aretoan.
- 16:30-17:30. Liburu aurkezpenak, Lege Zaharren Enparantzan.
- 17:30-18:30. Ongi etorri ipuin kontaketa musikatua helduentzat, Ameliren eskutik, Lege Zaharren Enparantzan.
- 18:30-19:30. Liburu aurkezpenak, Lege Zaharren Enparantzan.
- 20:15. Omen, Habia taldearen musika emanaldia, Modelo aretoan.
Maiatzak 31, etzi
- 11:30. Itzulpena: ezinean, ekinean Xabier Olarraren, Uxue Reyren eta Lide Hernandoren eskutik, Santa Klara komentuko elizan.
- 16:45. Literattipia: Klera dantza emanaldia, Kukai eta M. Larbururen eskutik, Modelo aretoan.
Liburu aurkezpenak
Larunbatean egingo dituzte liburu aurkezpenak Lehe Zaharren Enparantzan egingo duten liburu azokan, horretarako espresuki jarritako karpan. Aurtengo Literaturian aurkeztuko dituzten argitalpenak honakoak izango dira:
- 11:00. Amaia Aranzetaren Bihotzaren izkin batetik.
- 11:30. Nahia Intxaustiren Zainetatik zilarra.
- 12:15. Ibai Sarasuak itzulitako Pol Guaschen Bihotzean napalma.
- 12:45. Joxean Agirreren Mio marito deitzen zion
- 13:15. Maite Lopez las Herasen Zirtak su I. Hasieran bazen hitza .
- 13:45. Garbiñe Ubedaren Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza.
- 16:30. Leire Mendiburuk itzulitako Fatima Ouassaren Ekologia pirata baten alde.
- 17:00. Iñigo Roquek itzulitako Pepetelaren Utopiaren belaunaldia .
- 18:30. Aitziber Etxebarriaren Chicago.
- 19:00. Peio Iturralderen Denboraren esku urdinak.