Etxebizitza: non dago giltza?
Azaroaren 11ko greba orokorra

Maialen Etxaniz aza 06, 11:00 Ekonomia

Erreportajeak

Greba orokorra deitu dute etxebizitza sindikatuek eta gehiengo sindikalak azaroaren 11rako. Etxebizitzara sarbidea bermatzeko eta etxebizitzaren negozioarekin amaitzeko eskatuko dute. Urolako Etxebizitza Sindikatu Sozialistako Eneko Larrañaga eta Klara Lazkanoren, ELA sindikatuko Janire Landaluze eta Amagoia Lasagabasterren nahiz LAB sindikatuko Andoni Murgaren adierazpenak jaso ditu Gukak erreportaje honetan. Horrez gain, eskualdeko herrietan zehar kale inkesta egin du, jendearen iritziak jasotzeko.

Kale inkesta, etxebizitzaren auziaz eta azaroaren 11ko greba orokorraz
Azaroaren 11ko greba orokorra

Maialen Etxaniz aza 06, 10:53 Ekonomia

Greba orokorra deitu dute etxebizitza sindikatuek eta gehiengo sindikalak azaroaren 11rako. Etxebizitzara sarbidea bermatzeko eta etxebizitzaren negozioarekin amaitzeko galdegingo dute. Herritarrek gaiaz duten iritzia ezagutzera atera da Guka kalera.