balantzin / balentziana iz. Balantzina ohiz egurrezko haga edo egur bat da; alde batean, bi kako ditu zaldi, mando eta kidekoen koilaronari lotutako kate edo uhalak haietan kateatzeko, eta bestean kako bakarra hagaren erdi-erdian lanabes edo lurra lantzeko tresnari tira egiteko.
Balantzina, dirudienez, hitz arrotza izan edo iruditu eta ezagunago baten bila hasita-edo balentziana asmatu genuen / zuten belarrirako ezagunagoa zelakoan; horrela deitzen zitzaion (maiz eta oker) tresna horri: balentziana.