Bertsolaritzara umetan zaletu zen Aner Peritz, eta Eskolarteko Txapelketetan hainbat bider hartua du parte, baita Gipuzkoakoa irabazi ere. Harrezkero, Xenpelar, Lizardi eta Osinalde sariak bereganatu ditu, eta aurten lehen aldiz, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ari da jokatzen. Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan zen ostegunean, eta, besteak beste, "ekainean dauzkat bat-batean saio pila bat, eta ez da kasualitatea", adierazi zuen.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!