Rodriguez eta Etxeberria Pirinioetan egin duten bidaiaz ariko dira Pagoeta aretoan

Eneko Eizagirre Perez

Ander Etxeberria eta Sandra Rodriguez Pirinioetan. (Utzitakoa)

Abuztuan Pirinioetan egindako bidaia baten inguruko hitzaldia eskainiko dute bi mendizaleek. Hitzordua ostiralean izango da, Pagoeta aretoan.

Hiru astez Pirinioetan izan ziren Sandra Rodriguez eta Ander Etxeberria abuztuan. Cap de Creus (Katalunia) abiapuntutzat hartuta, Igerreko itsasargira (Hondarribia, Gipuzkoa) bitarte egindako bidaiaren nondik norakoak kontatuko dituzte hitzaldian. Horrez gain, Ibilbidearen inguruko informazio gehiago ere emango dute, besteak beste, egindako ibilbidea, motxilan eramandako materiala, eta bidaian gastatutako dirua.

Pagoeta mendizale elkarteko kideen ekimenez, debalde izango da hitzordua ostiral honetan, Pagoeta aretoan, 19:00etan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide