Zarautz Gukaren webgunean 2024an gehien irakurri diren albisteak

Aitziber Arzallus 2025ko urt. 4a, 14:59

Iazko Bikote Mistoen Lasterketa. (Guka)

2025ean sartuta, ez da garai txarra joan berri den urteari errepasoa egiteko. Ohi bezala, albiste mordoa utzi du urteak, eta egunero-egunero horiek ahalik eta txukunen ematen ahalegindu da Zarautz Guka. Honako hauek izan dira gehien irakurri diren hamar albisteak 2024ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean.

  1. Hiru lagun atxilotu dituzte Araba kaleko eraikin batean
  2. Maria Lasa eta Juan Garikano izan dira garaile Bikote Mistoen Lasterketan
  3. Euskal Asteak eta Euskal Jaiari buruz kezka
  4. Errege Magoen aurtengo desfilea aldaketekin dator
  5. Bertsolari txapelketei buruzko Jon Sarasuaren hitzaldia, ikusgai
  6. Marrazo bat agertu da gaur goizean Zarauzko hondartzan
  7. Aner Peritz: "Aldaketa bat badago, baina kanpoan gelditu diren askok ere merezi lukete hor egotea"
  8. Ibai Makazagak eta Ertika Alvarezek irabazi dute XIX. Pagoeta Mendi Lasterketa
  9. Jon Sarasua: "Marko bat dago, eta zigortu egiten dute hortik ateratzen dena"
  10. Zarauztar oldea Korrikaren olatuan

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide