Gaur goizean marrazo bat ibili da Zarauzko hondartzan urertzean bueltaka. Arrantzale batek hartu ditu irudiak 07:00 aldera, eta udaltzainei abisatu die.
Zarauzko Udaltzaingoak hedabide honi baieztatu dio arrantzaleak deitu diela eta irudiak erakutsi dizkiela, eta SOS Deiakekin harremanetan direla udaltzainak, zer pauso eman jakiteko. Haiek zer irizpide eman zain daudela azaldu dute. Ordu batzuk beranduago, marrazoa oraingoan Getariako hondartzan ikusi dute.