Hitzño bat erran eta, banua berhala da Olatz Zugasti musikari hernaniar eta Orioko bizilagunaren azken diskoa, eta ostiralean zuzenean aurkeztuko du jendaurrean, 20:00etan hasita, Modelo aretoan.
Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, eta izena emateko epea ostegunean amaituko da. Irabazleak ostegunean bertan jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.
