Zarauzko Hitza: Eureka Zientzia Museorako sarrerak

Zarauzko Hitza: Eureka Zientzia Museorako sarrerak

Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan aurkitzen den Eureka Zientzia Museoa adin guztietarako pentsatuta dagoen museo interaktiboa da, dibulgazio zientifikora bideratua.

Zarauzko Hitzak, parte hartzaileen artean sarrera bikoitza zozkatuko du.

Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketan izena emateko epea zabalik.

Zorte on!

 

Amaituta

'Sagastitarrak' antzerkirako sarrerak

'Sagastitarrak' antzerkirako sarrerak

Txalo Produkzioak taldeak Sagastitarrak komedia taularatuko du ostiralean, ekainaren 9an, Modelo aretoan, 20:00etan. Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendu du 'Els brugarol' lanaren euskarazko moldaketa, eta Joseba Apaolaza, Ainhoa Etxebarria eta Koldo Olabarri ariko dira aktore lanetan.

Zarauzko Hitzak saiorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, Zarauzko Udalaren eskutik.

Amaituta

Zarauzko Hitza: EHZ festibalerako hiru eguneko sarrerak

Zarauzko Hitza: EHZ festibalerako hiru eguneko sarrerak

Bueltan da urtero ospatzen den Euskal Herria Zuzenean Festibala. Aurten, ekainak 30etik uztailak 2ra egingo da Irisarrin (Nafarroa Beherea). Bertan, Willis Drummond, Gatibu, Liher, Arima, Afrika Bibang, Belako eta beste zenbait artista nahiz talde arituko dira oholtza gainean.

Zarauzko Hitzak hiru eguneko sarrera bikoitza zozkatuko du.

EHZ JAIALDIA:
Egunak: Ekainak 30, uztailak 1 eta 2.
Lekua: Irisarri (Nafarroa Beherea).

Asteazkeneko 12:00ak arte izango da zozketan izena emateko epea zabalik.

Zorte on!

Amaituta

'Munduari itzulia 80 egunetan' haur antzerkirako sarrerak

'Munduari itzulia 80 egunetan' haur antzerkirako sarrerak

Glu-Glu Produkzioak taldeak Julio Verneren Munduari itzulia 80 egunetan eleberriaren bertsio librea eta haurrentzat egokitua taularatuko du igande arratsaldean, ekainaren 4an, Modelo aretoan, 16:45ean. Zarauzko Hitzak saiorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, Zarauzko Udalaren eskutik.

Amaituta

Jexuxmai Lopetegiren kontzerturako sarrerak

Jexuxmai Lopetegiren kontzerturako sarrerak

Ez da horren sinplea da Jexuxmai Lopetegi musikari zarauztarraren azken diskoa, eta datorren ostiralean zuzenean aurkeztuko du jendaurrean, 20:00etan hasita, Modelo aretoan. Emanaldi berezia izango da, dozena bat musikari baino gehiago bilduko dituelako oholtza gainean, baina ez horregatik bakarrik. Izan ere, bolada batez joko duen azken kontzertua izango du. Beraz, artista beteranoarekin gozatzeko parada ezin hobea izango da ostiralekoa

Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean, eta izena emateko epea ostegunean amaituko da. Irabazleak ostegunean bertan jakinaraziko ditu Zarauzko Hitzak.

Amaituta

Piano ikasleen kontzerturako sarrerak

Piano ikasleen kontzerturako sarrerak

Laura Bilbao irakasleak gidatzen duen A Tempo piano eskolak ikasturte amaierako kontzertua eskainiko du larunbat eguerdian, maiatzaren 27an. Hainbat ikasle Modelo aretoko oholtza gainera igoko dira pieza ezberdinak jotzera, binaka zein banaka, 12:00etatik aurrera.

Zarauzko Hitzak emanaldiaz gozatzeko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu, Zarauzko Udaleko Kultura sailaren eskutik. Ostiraleko 12:00etara arte parte hartu ahal izango da zozketan, eta saridunaren izena jakinaraziko da.

Amaituta

'Lagun minak' liburuaren zozketa

'Lagun minak' liburuaren zozketa

Kritikaren Espainiako saria jaso berri du Jon Benito idazle zarauztarrak Lagun minak liburuagatik. Iaz argitaratu zuen Farmazia Beltza argitaletxearen eskutik, eta Narrazioa nahiz poesia uztartzen ditu bertan.

Orain,  Zarauzko Hitzak Lagun minak liburuaren ale bat zozkatuko du bere irakurleen artean, idazlearen kortesiaz. Osteguneko 12:00etara arte parte hartu ahal izango da zozketan, eta saridunaren izena jakinaraziko da.

Amaituta

'Generorantz' dantza ikuskizunerako sarrerak

'Generorantz' dantza ikuskizunerako sarrerak

Ostiral honetan, maiatzaren 12an, izango da ikusgai Kimua Dantza Kolektiboaren 'Generorantz' dantza proposamena, 20:00etan hasita, Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emanda,bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean.

Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Amaituta

Ithaka eta Esti Markezen kontzerturako sarrerak

Ithaka eta Esti Markezen kontzerturako sarrerak

Zuzeneko emanaldia eskainiko dute Ithaka taldeak eta Esti Markezek ostiral honetan, apirilaren 28an, 20:00etan hasita, Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emanda, bi sarrera zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean, kontzertuaz goza dezaten. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Amaituta

Zarauzko Hitza: Elkar argitaletxearen liburu sorta

Zarauzko Hitza: Elkar argitaletxearen liburu sorta

Pasa den igandean, apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Eguna izan dela eta, Zarauzko Hitzak, Elkar argitaletxearen eskutik, liburu sorta zozkatuko du bazkideen artean.

Zorte on!

 

Amaituta

'Chatungla' haur antzerkirako sarrerak

'Chatungla' haur antzerkirako sarrerak

Igandean, apirilaren 23an, Teatro Silfok Chatungla haur antzerkia eskainiko du, txotxongilo eta guzti; Modelon izango da saioa, 16:45ean hasita. Sara eta Barbara animalia fantastikoen zaintzaileak dira, txapaz, egur pusketez eta lanabes zaharrez egindakoak. Izaki berezien taldea osatzen dute, eta, orain, prest daude ikuskizun handi eta ausart batean agertzeko.

Ikuskizun honetarako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak, eta parte hartzeko aukera izango da osteguneko 12:00ak arte.

Amaituta

'Yarin' dantza ikuskizunerako sarrerak

'Yarin' dantza ikuskizunerako sarrerak

Apirilaren 29an Nazioarteko Dantza Eguna da, eta egun horri aurrea hartuz, ostiral honetan, apirilaren 21ean, Jon Maya eta Andrés Marín dantzariek Yarin ikuskizuna aurkeztuko dute Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera. Jon Maya euskal dantzariak eta Andrés Marín bailaore andaluziarrak, Julen Achiaryren zuzeneko musikaz lagunduta, elkarrizketa zintzo batean egiten dute bat, kulturarteko topaketan.

Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.

Amaituta

Zarauzko Hitza: Pagoeta Festerako sarrerak

Zarauzko Hitza: Pagoeta Festerako sarrerak

Pagoeta Fest ospatuko da asteburu honetan Aiako Zingira kanpinean eta Zarauzko Hitzak Zingirarte Kultur Espazioaren eskutik larunbaterako, apirilaren 22rako, sarrera bikoitza zozkatuko du parte hartzaileen artean.

Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.

 

Amaituta

'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlanerako sarrerak

'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlanerako sarrerak

Metrokoadroka Sormen Laborategiaren Zeozertan dabil baina ez dakit zertan obra ostiral honetan izango ikusgai, 20:00etatik aurrera, Modelo aretoan, eta Zarauzko Udalaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.

Amaituta

'Bizitzaren zuhaitza' antzezlaneko sarreren zozketak

'Bizitzaren zuhaitza' antzezlaneko sarreren zozketak

Antzerkia familian egitasmoaren barruan, Aboon Teatre taldeak 6 hilabetetik 4 urtera bitarteko haurrei zuzendutako Bizitzaren zuhaitza antzezlan sinbolikoa eskainiko du igande honetan, 11:30ean eta 12:30ean, Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emanda, saio bakoitzerako bina sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean.

Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute horretarako.

Amaituta