Yoanna eta indarkeria matxistaren biktima guztiak izan dituzte gogoan

Intza Trula aza 25 Parekidetasuna

Elkarretaratzea egin du Itaiak 18:00etan, Lege Zaharren Enparantzan. Mugimendu Feminsitak leku berean hasi du manifestazioa, ordu erdi geroago. Plaza Gorrian amaitu dute ibilbidea, ekitaldi hunkigarri batekin: pasa den hilabetean hil zuten Yoanna Acedo oroitu dute, kantu eta poesia artean.