Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango da asteartea, Azaroaren 25a. Urtero bezala, eskualdeko herri askotan mobilizazioak deitu dituzte egun horretarako, eta bestelako ekintzak ere antolatu dituzte zenbait herritan udalek nahiz eragileek egun horretarako nahiz aurreko eta ondorengo egunetarako.
Zarautzen, esaterako, hilabete osoan aritu dira gaia lantzen, Berdintasun departamentuak eta Emakumeen Etxeak antolatuta. Itaiak eta Zarauzko Mugimendu Feministak ere prestatu dituzte euren mobilizazioak eta ekintzak.
EGITARAUA
- Azaroak 22, larunbata. Itaiak antolatuta, indarkeria matxistaren aurkako arte erakusketa, 12:00etan, Frontoi Txikin.
- Azaroak 24, astelehena. Aitatasunaren erronkak. Maskulinitateari buruzko hausnarketa, Piper Txuriak elkartearen eskutik, 18:30ean, Etxezabalan. Saioa euskaraz izango da.
- Azaroak 25, asteartea. Zarauzko Mugimendu Feministak deituta, 18:30ean, manifestazioa udaletxe aurretik abiatuta, eta 19:00etan, Denok gara Yoanna egitasmoa, Azken Portuko Plaza Gorrian. Itaiak deituta, 18:00etan, mobilizazioa udaletxe aurrean.