Azaroaren 25a

Indarkeria matxistaren kontrako hainbat ekitaldi eta mobilizazio antolatu dituzte biharko

Ian Ruiz Lizaso 2025eko azaroaren 24a

Zarauzko Koordinadora Feministak A25aren harira deitutako manifestazioa (Intza Trula)

Eskualdeko herri gehienetan aterako dira kalera bihar Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, baita Zarautzen ere.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunaren izango da bihar, Azaroaren 25a. Ohi bezala, eskualdeko herrietan mobilizazioak deitu dituzte eta bestelako ekintzak ere antolatu dituzte udalek nahiz eragileek. Zarautzen, hilabete osoan aritu dira gaia lantzen, Berdintasun departamentuak eta Emakumeen Etxeak antolatuta.

Itaiak eta Zarauzko Mugimendu Feministak ere prestatu dituzte euren ekintzak. Emakumeen Antolakuntza Sozialistako kideak 18:00etan elkartuko dira Lege Zaharren Enparantzan mobilizatzeko. Herriko kaleetan zehar matxismoarekin betiko amaituko duen alternatiba eraikitzeko asmoarekin aldarrikatuko dira.

18:30ean aldiz, Mugimendu Feministak manifestazioa abiatuko du udaletxe aurretik eta kaleak hartuko dituzte erresistenzia feminista aldarrikatuz. Ondoren, Denok Gara Yoanna ekimena egingo dute Azken Portuko Plaza Gorrian. Bertan, Yoanna oroitu eta elkartasun feminista adieraziko dute herri bezala.

 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide