Altsasun egingo duten Gazte Topagunea aurkezteko ekitaldia egingo du GKSk ostiralean, urriaren 12an, Barren plazan. 18:30etik 21:00etara bitartean egingo dute eta pintxoak egongo dira, baita topagunerako sarrerak erosteko aukera ere.
Lauzpabost Stand Up bost umoregilek osatutako proiektu berria da, zehazki, Mikel Irazustak, Maialen Sorzabalberek, Maria Blancok, Julen Portillok eta Iker Plazaolak. Horrela, ordubete inguruko euskarazko emanaldia osatzen dute, eta hainbat gai eta umore estilo bateratzen ditu. Umore dinamikoa eskaintzen dute, gazteei zuzendutakoa.