Dagoeneko 346 lagunek eman dute izena ibilbide nagusirako eta bikote mistoen probarako. Oraindik ere izena eman daiteke igandean jokatuko diren bi probetan.
Apirilaren 30ean Jalgi dantza taldeak bost urte betetzen dituela ospatzeko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Ondorengo, iragarpen mezua ere grabatu dute Arraio Irratian.
Ganso & Cia ekoizpen etxeak Kaput haur antzerkia taularatuko du igandean, 16:30ean, Modelo aretoan. Zarauzko Udaleko Kultura sailaren eskutik, hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Zarauzkohitza.eus atariko erabiltzaileen eta Urola Kostako Hitza-ko harpidedunen artean. HARTU EZAZU PARTE!
Bost erakusketa jarriko dituzte ikusgai herriko hainbat gunetan.
Euskadiko Txapelketako lauko finalak izango dituzte Zarauzko Eskubaloiko kadete neskek eta mutilek asteburu honetan.