Helduen Dantzari Eguna ospatuko da igande honetan

Zarauzko Hitza

Apirilaren 30ean Jalgi dantza taldeak bost urte betetzen dituela ospatzeko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Ondorengo, iragarpen mezua ere grabatu dute Arraio Irratian.

Helduen Dantzari Eguna, apirilaren 30ean (igandea), Zarautzen. Egitaraua:

10:00. Harrera udaletxe plazan.
11:00. Dantzak.
12:30. Kalez kale dantzan.
13:30. Udaletxe plazan, Arin-arina eta Fandangoa.
15:00. Bazkaria.
18:00. Larrain dantza, Musika plazan.
Ondoren, erromeri-trikipoteoa.
22:00. Fan&Go, Musika plazan.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide