Mutilek etxean jokatuko dute, gaurtik hasi eta igandea bitartean, Aritzbatalde kiroldegian. Gran Camping Zarautz taldearekin batera, Usurbil, Bidasoa Irun eta Urduliz lehiatuko dira.

Aiala ZKEko neskek, berriz, Etxebarriko kiroldegian neurtuko dituzte indarrak; partidak bihar, etzi eta igandean jkatuko dituzte. Aurkari izango dituzten hiru taldeak honako hauek izango dira: Kukullaga Etxebarri, Indupime Basauri eta Ereintza Aguaplast.
