2023 eka 17 Politika
Gaur goizean, 09:00etan hasita, Zarauzko Udalbatza berria eratzeko bilkura egin dute udalbatzar aretoan. Zinegotziek euren karguak hartu dituzte, eta hurrengo agintaldirako alkatea hautatu dute. Bozketa egin ostean, Xabier Txurruka jeltzaleak jarraituko du hirugarrenez herriaren gidaritzapean.