Udal eta foru hauteskundeak 2023

Xabier Txurruka: "EAJ eta PSE-EEren arteko gobernu akordioak etorkizunean ere indarra emango dio Zarautzi"

Aritz Mutiozabal-Oier Arregi 2023ko eka. 17a, 14:30

Gaur goizean, 09:00etan hasita, Zarauzko Udalbatza berria eratzeko bilkura egin dute udalbatzar aretoan. Zinegotziek euren karguak hartu dituzte, eta hurrengo agintaldirako alkatea hautatu dute. Bozketa egin ostean, Xabier Txurruka jeltzaleak jarraituko du hirugarrenez herriaren gidaritzapean.

Hona hemen kargu hartze ekitaldiak eman duena, eta Xabier Txurruka alkatearen, Gloria Vazquez PSE-EEko udal bozeramailearen eta Itziar Murua EH Bilduren udal bozeramailearen adierazpenak eta testigantzak.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide