Udal eta foru hauteskundeak 2023

Itziar Murua: "Konponbidea ez da etxe berriak eraikitzea bakarrik, eredu aldaketa eman behar da"

Erredakzioa

Itziar Murua EH Bilduren Zarauzko alkategaia, gaur, elkarrizketa digitalari erantzuten. (Onintza Lete

Zarauzko EH Bilduko alkategaiak Zarauzko Hitzako irakurleek elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzun ditu. 31, guztira.

Itziar Murua Zarauzko EH Bilduren alkategaia Zarauzko Hitza egoitzan izan da gaur, Urolako Komunikazio Taldeak (UKT) igandeko udal hauteskundeen atarian prestatu duen elkarrizketa digitalari erantzuteko. Hedabideko irakurleak izan dira galderak egin dituztenak eta haiei erantzuten jardun du Muruak ia hiru orduz. Guztira, 31 galdera erantzun ditu.

Elkarrizketa digitalean parte hartu duten herritarren artean, herrian etxebizitzen arloan dagoen arazoa izan da kezka nagusia; izan ere, gai horri buruzkoak izan dira galdera gehienak. Dena den, zalantza gehiago ere agertu dituzte erabiltzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide