Egunean zehar, haurrentzako puzgarriak. 10:00. Gazteentzako XLVII. Marrazki eta pintura lehiaketa kalean eta Arts & Crafts with Up English. Ondoren, marrazki lehiaketako opari banaketa. 12:30. Txupinazoa, kanpai-errepika eta banderaren goratzea festak iragarriz, erraldoi eta buruhandiekin. Aurten Goizeko Ihintza txistulariek igoko dute bandera. Goizeko Ihintza Txistulariek auzoko kaleak alaituko dituzte. CXXXVIII. Eguerdiko poteo musikatua Imanol Intxaustieta Iñaki Larrañaga Duo Dinamikorekin. 17:00. Apaxi ipuin kontalaria haurrentzat. Jarraian, XVII. Moto eta patinete karrerak 6 urte bitarteko haurrentzat (bakoitzak bere motorra edo patinetea ekarri behar du). Parte hartzaile guztien artean Meitai Maitiek oparitutako 4 Life Faktory botila zozketatuko dira. Ondoren, entzierro txikia kalean zehar. Amaieran, txokolatea banatuko da eta buruhandiak ibiliko dira kalean zehar.
Informazio gehiago, hemen.
... + 20 urte uhinetan aske izenburupean, Arraio Irratiaren historia ezagutzeko aukera izango da, argazki eta afitxa ezberdinen laguntzarekin. 310 dendaren eta Garoaren ordutegien barruan izango da ikusgai.
Asteburuetan: 11:30etik 13:30ra eta 18:30etik 20:30era.