2026/05/17 09:00 - 21:00

Jaiak

Festak: Santa Marina auzoko jaiak

Festak: Santa Marina auzoko jaiak
Santa Marina kalea, Zarautz
  • Egunean zehar, haurrentzako puzgarriak.
  • 10:00. Gazteentzako XLVII. Marrazki eta pintura lehiaketa kalean eta Arts & Crafts with Up English.
  • Ondoren, marrazki lehiaketako opari banaketa.
  • 12:30. Txupinazoa, kanpai-errepika eta banderaren goratzea festak iragarriz, erraldoi eta buruhandiekin. Aurten Goizeko Ihintza txistulariek igoko dute bandera. Goizeko Ihintza Txistulariek auzoko kaleak alaituko dituzte. CXXXVIII. Eguerdiko poteo musikatua Imanol Intxausti
    eta Iñaki Larrañaga Duo Dinamikorekin.
  • 17:00. Apaxi ipuin kontalaria haurrentzat.
  • Jarraian, XVII. Moto eta patinete karrerak 6 urte bitarteko haurrentzat (bakoitzak bere motorra edo patinetea ekarri behar du). Parte hartzaile guztien artean Meitai Maitiek oparitutako 4 Life Faktory botila zozketatuko dira.
  • Ondoren, entzierro txikia kalean zehar.
  • Amaieran, txokolatea banatuko da eta buruhandiak ibiliko dira kalean zehar.
  •  

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide