ZAE Zarautz Arraun Elkarteko traineruak ETE eta KAE1 ligetan lehiatuko dira aurtengo denboraldian. Jarraitu hemen estropaden emaitzak, kronikak eta askoz gehiago.
Harrera beroa freskotasunari aurre egiteko

Jabi Gonzalez Toston 2023 abu 28 Zarautz

ZAEko arraunlariek herritarren ongietorria jaso dute, hirugarrenez aurtengo denboraldian, ETE ligako laugarren bandera ospatzeko. Oraingoan ez zuten eguraldia lagun izan, baina horrek ez zuen festa oztopatu.