ZAEko emakumeen taldeak Erandioko Bandera irabazi du

Aiora LarraƱaga Solaberrieta

ZAEko emakumezkoen taldea Erandion, bandera irabazi berritan. (ZAE)

Ligako azken estropada izan da gaurkoa eta ZAEko emakumeen taldeak 11:47,83 denbora markatu du erlojuaren aurkako proban.

Gaur, 14:00etan hasita, Erandioko XXXVI. Bandera izan dute jokoan ETE ligan parte hartzen duten taldeek, eta Zarautz Gesalaga Okelan nagusitu da. Ligako azken estropada izan da gaurkoa eta ZAEko emakumeen taldeak 11:47,83 denbora markatu du erlojuaren aurkako proban. Arraunlariak pasa den asteburuan Bilboko VIII. Ikurriña irabazi ondoren, indarrez beteta atera dira uretara, eta gaurkoan ere ez dute hutsik egin. Zarautz Gesalaga Okelan taldeak  sailkapen nagusian hirugarren postuan bukatu du liga, 77 punturekin. Estropadaren sailkapena ikusgai dago honako lotura honetan.

Datorren asteazkenean, Kontxako Banderako sailkapen estropada jokatuko dute ZAEko arraunlariek Donostian.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide