Denboraldiko hirugarren bandera eskuratuta, harrera beroa egin diete ZAEko neskei herrian

Mireia Galarza Bastida 2023ko abu. 21a, 10:20

Amaia Apezetxea taldeko patroietako baten arabera, taldea "sentsazio onekin" iritsi zen Bilbora. Behin bandera lortuta, pozarren iritsi ziren Enbatako neskak Zarautzera. 

Atzo arratsaldean ZAE Zarautz Arraun Elkarteko ETE ligako traineruak denboraldiko hirugarren bandera eskuratu ondoren, harrera beroa egin zieten arratsalde amaieran herrian. Pozez iritsi ziren Enbatako neskak herrira Bilbotik, eta udaletxean eta kalean astindu zuten irabazitako estropadako bandera.

Amaia Apezetxea taldeko patroietako baten arabera, taldea "sentsazio onekin" iritsi zen Bilbora, "disfrutatzeko eta lanak ondo egiteko asmoarekin". Bere hitzetan, aurreko bi garaipenak ere ur lasaietan izanda, bazekiten beste garaipen bat lortzeko aukerak zituztela, eta entrenatzaileak "uretan eta lehorrean" emandako konfiantza eskertu nahi izan du. 

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide