Zarauzko Ikurrinaren lehenengo jardunaldiak bi irabazle argi utzi ditu: Urdaibai eta Arraun Lagunak. Biek ala biek bideratuta utzi dute bandera biharko bigarren jardunaldiari begira, eta puntu garrantzitsuak pilatu dituzte ligako sailkapen nagusirako. Arraunek ia erabakita utzi du.
Eusko Label ligan, Urdaibaik aise menderatu ditu ohorezko txandan izan dituen aurkariak: hemezortzi segundo Donostiarrari, hogei Hondarribiari eta 26 Zierbenari. Erdiko txandan aritu den Orio izan da gertuen izan duen ontzia eta bihar bandera lehiatu diezaiokeena, zortzi segundora baitu. Getaria izan da bigarren erdiko txanda horretan eta seigarren denbora onena egin du orokorrean.
Euskotren ligan, berriz, sei segundokoa izan da Arraunek Oriori atera dioan aldea eta gaurko puntuarekin ia erabakita utzi du liga, esan bezala, biharko azken estropadaren faltan zazpi puntuko aldea ateratzen baitio Oriori. Azken honek liga irabazteko, biharko estropada irabazi eta Arraunek azkena egitea behar luke.
Lehorrean, bestalde, aurreikuspenak bete ira eta ehunka arraun zale bildu dira Getaria eta Zarautz arteko kosta lerroa koloreztatuz. Dena den, horia izan da gaurkoan lehorrean gailendu den kolorea.