Gukak atal honetan bilduko ditu Hondartzako 82. Futbol Txapelketari lotutako eduki guztiak.
Abian da 82. Hondartzako Futbol Txapelketa

Intza Trula urr 10 Kirola

Plaieroetako lehenengo jardunaldia hartu du goizean Zarauzko hondartzak. Katixa eta Telesforo taldeen arteko partida geratzen da jokatzeko: bihar izango da, 11:00etan. Neurketak hasi aurretik, Jose Ignacio Lizaso Iturriza Kaspi zena omendu dute malekoian, plaieroetako Kebidek taldearen eta Realaren zale fidela.