Abian da 82. Hondartzako Futbol Txapelketa

Intza Trula

Plaieroetako lehenengo jardunaldia hartu du goizean Zarauzko hondartzak. Katixa eta Telesforo taldeen arteko partida geratzen da jokatzeko: bihar izango da, 11:00etan. Neurketak hasi aurretik, Jose Ignacio Lizaso Iturriza Kaspi zena omendu dute malekoian, plaieroetako Kebidek taldearen eta Realaren zale fidela.

Udako etenaren ostean, joko zelai erraldoiaren itxura hartu du berriro ere Zarauzko hondartzak. 82. Hondartzako Futbol Txapelketako lehenengo jardunaldiari dagozkion norgehiagokak jokatu dituzte goizetik eguerdira bitartean, eta ohikoa den moduan, zalez bete dira inguruak.

Orotara, senior nesken eta mutilen hemeretzi partida jokatu dituzte gaur. Senior mutiletan, Katixa eta Telesforo taldeen arteko neurketa bihar izango da, 11:00etan. Asti Pinturak, Latz Taberna eta Nautico Zarautz taldeek, berriz, atsedena izan dute.

Jardunaldiaren aurretik, atzo zendu zen Jose Ignacio Lizaso Iturriza Kaspi omendu dute malekoian, Charly tabernaren aurrean. Plaieroetako Kebidek taldearen jarraitzaile fidela zen Kaspi, baita Realeko zale amorratua ere. Bertso artean gogoratu dute haren figura, eta lagunek, besteak beste, talde txuri-urdinaren elastikoa eta lore sortak eskaini dizkiete senideei.

Honako hauek dira gaurko jardunaldiko emaitzak:

Senior neskak
1. Marmarra - UMA 0-1
2. Kirkilla-Enea Jatetxea - La Potx 0-6
3. Ekimen - Euskalduna Taberna 1-2
4. Marina Txiki - Lakari-Arrano 1-3
5. Kebidek - Itxaslur Taberna 1-2
6. Itxaso Taberna - 310-Kepa Osteo 3-4
7. Lukas Ardotegia - Izeta 2-1

Senior mutilak
8. Iuri Aholkularitza - KTXO 1-3
9. La Potx - Izar Optika 0-3
10. Francesena Serrila Denda - Kosta hortz Klinika 1-8
11. Ulacia Bidaiak - Txikipolit 2-3
12. Celso Castro - Euromar Acuchillados 3-2
13. Balearri-Astilero - Gau Txori Taberna 10-2
14. Etxabe Confort - Itxaso Taberna 2-1
15. Talai Mendi Kanpina - Arrano Taberna 0-1
16. Tivoli-Naparrak - Garcia Edari Banaketak 2-5
17. Pukas - Marmarra 2-2
18. Euromar - Euskalduna Taberna 1-6
19. Kirkilla-Enea Jatetxea - Asegroup 1-4

Atsedena: Asti Pinturak - Latz Taberna eta Nautico Zarautz

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide