Hondartzako Futbol Txapelketako antolatzaileak martxan dira jada, eta denboraldi berria prestatzen hasteko bilera irekia deitu dute gaurko. 18:30ean hasiko da saioa, Zarautz Kirol Elkarteak Musika Plazan duen egoitzan.
Plaieroetako antolakuntzako kideek "laguntzeko gogoz" dagoen oro gonbidatu dute bileran parte hartzera. Horrez aparte, herritarrei dei egin diete taldeak prestatzen has daitezen. 82. denboraldia izango du aurten txapelketak.