Zarautz Abesbatzak Nazioarteko Ahotsak abesbatza zikloa antolatu du urriaren 31tik azaroaren 4ra, Zarauzko Udalarekin elkarlanean. Lau emanaldi izango dira, guztira. Frantziskotarren elizan izango dira, 20:00etan hasita. Sarrerak emanaldia hasi baino lehen eskuratu ahal izango dira eliz atarian, 5 euroan; Zarautz Abesbatzaren lagunentzat, berriz, 3 euroan
Informazio gehiago, hemen.