Esther Carrizok eta Araitz Bizkaik eskainiko dute clown antzerki saioa. Sarrera doakoa izango da.
"Kalabazak hustu, kandelak piztu… Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratzeko, jaia berrasmatzen ari dira herriz herri. Eta zuek, zer ospatzen duzue?", esan dute antolatzaileek. Jalgiko kideek eskainiko dute emanaldia.
Zarautz Abesbatzak Nazioarteko Ahotsak abesbatza zikloa antolatu du urriaren 31tik azaroaren 4ra, Zarauzko Udalarekin elkarlanean. Lau emanaldi izango dira, guztira. Frantziskotarren elizan izango dira, 20:00etan hasita. Sarrerak emanaldia hasi baino lehen eskuratu ahal izango dira eliz atarian, 5 euroan; Zarautz Abesbatzaren lagunentzat, berriz, 3 euroan