Zozketa kodea: 25
Donostiako Aquariuma bisitatzeko bi sarrera bikoitz ditugu zozketan parte hartzen duten Gukako bazkideentzat.
Zorte on!
Oharra: irabazlea bazkide den egiaztatuko du Gukak.
Irabazleak: Igone Saizabal eta Eñaut Frantzesena
Zozketa kodea: 24
Leitzarango bide berdea bizikletaz egiteko sarrera bat zozkatuko dugu Gukan.
Zorte on!
Oharra: irabazlea bazkide den egiaztatuko du Gukak.
Irabazleak: Uxua Sorazu
Zozketa kodea: 20
Bodega K5-en eskutik txakolin kaxa dugu bazkideen artean zozkatzeko.
Zorte on!
Oharra: irabazlea bazkide den egiaztatuko du Gukak.
Irabazleak: Ana Agirre
Zozketa kodea: 21
Karla Nails, Azkoitiko manikura eta pedikura zentroan, 50 €-ko bonoa dugu bazkideen artean zozkatzeko.
Zorte on!
Oharra: irabazlea bazkide den egiaztatuko du Gukak.
Irabazleak: Olatz Odriozola
Zozketa kodea: 22
Errigorako produktuen kaxak banatzen ari diren egun hauetan, Gukak bi saski ditu zozketan.
Maiatzak 30eko 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.
Zorte on!
Oharra: irabazleak bazkide diren egiaztatuko du Gukak.
Irabazleak: Ane Alberdi eta Juani Esnal
Zozketa kodeak: 23
Bueltan da urtero ospatzen den Euskal Herria Zuzenean Festibala. Aurten, ekainak 28tik 30era egingo da Arberatze - Zilhekoa (Nafarroa Beherea). Bertan, Su ta Gar, Gorka Urbizu, Süne, Ke Lepo eta beste zenbait artista nahiz talde arituko dira oholtza gainean.
Gukak hiru eguneko zazpi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.
EHZ JAIALDIA:
Egunak: Ekainak 28, 29 eta 30.
Lekua: Arberatze - Zilhekoa (Nafarroa Beherea).
Zorte on!
Oharra: Irabazlea bazkide den egiaztatuko du Gukak.
Irabazleak: Jon Imaz, Loli Iruretagoyena, Mikel Anakabe, Ainara Uranga, Joxin Iturriotz, Maite Uranga eta Imanol Azkue
Zozketa kodea: 27
Ekainak 9an, Idoia Asurmendik De amar y desandar bere bigarren diskoaren aurkezpen kontzertua eskainiko du Soreasu antzokian, 20:00etan. Gukak Kulturazen eskutik ikuskizunerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.
Zorte on!
Oharra: irabazlea bazkide den egiaztatuko du Gukak.
Irabazleak: Mikel Etxabe eta Lourdes Beñaran
Zozketa kodea: 28
Zarauzko Arraio Irratiaren urteaurrena dela eta poltsa eta kamisek ditugu bazkideen artean zozkatzeko.
Zorte on!
Oharra: irabazlea bazkide den egiaztatuko du Gukak.
Irabazleak: Iker Zulaika
Zozketa kodea: 28
Bertso Izpiak saioa antolatu dute Kilometroak egitasmoaren baitan. Bertso saioa ostiralean, maiatzaren 17an, egino dute 19:00etan Azpeitiko Soreasu antzokian, eta bertan parte hartuko dute Andoni Egaña, Amets Arzallus, Jone Uria, Eneritz Artetxe, Naia Arrizabalaga eta Jokin Uranga bertsolariek. Haritz Etxeberriak, berriz, gai-jartzaile lanak egingo ditu.
Gukak sei sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere irakurleen artean.
Zorte on!
Datorren ostiralean, maiatzaren 3an, Xake Produkzioak-ek Postdatarik gabeko gutunak antzerkia eskainiko dute Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera. Kepa Errastik sortutako "bakarrizketa lagundua" da honakoa, non Getari Etxegaraik zuzendu duen. Aktore lanetan Errasti bera ariko da, Nerea Ariznabarretarekin batera.
Zarauzko Udalaren Kultura sailaren eskutik, Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bere atari digitaleko erabiltzaileen artean. Zozketan parte hartzeko interesa dutenek osteguneko, maiatzaren 2ko, 12:30 arte dute izena emateko aukera.
Datorren igandean, apirilaren 28an, Roi Borrallas konpainiak Solo familia antzerkia eskainiko dute Modelo aretoan. 16:45ean hasiko da saioa eta Zarauzko Hitzak Zarauzko Udalaren Kultura sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu, haren atari digitaleko erabiltzaileen artean.
Zozketan parte hartzeko interesa dutenek osteguneko, apirilaren 25eko, 12:30 arte dute izena emateko aukera.
Datorren ostiralean, apirilaren 26an, Led Silhouette eta Marcos Morauk Los Perros dantza ikuskizuna taularatuko dute Modelo aretoan. 20:00etan hasiko da saioa eta Zarauzko Hitzak Zarauzko Udalaren Kultura sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu, haren atari digitaleko erabiltzaileen artean.
Zozketan parte hartzeko interesa dutenek osteguneko, apirilaren 25eko, 12:30 arte dute izena emateko aukera.
Txori kantazale Xabier Leteren ildoa oinarri duen emanaldia eskainiko dute Alex Gurrutxaga idazleak eta Joana Otxoa de Alaiza musikariak apirilaren 12an, ostirala, 20:00etan, Modelo aretoan. 2020an Eusko Ikaskuntza - Laboral Kutxa Gazte Saria jaso zuten idazleak eta musikariak, eta horri esker, 2022an Txori kantazale disko-liburua kaleratu zuten. Leteren obran murgiltzeko gonbita egiten duten pianorako piezak eta azalpen literarioak uztartzen ditu lanak.
Hogei pieza ditu guztira diskoak, boltz multzotan banatuta: Leteren musika, haren belaunaldikideena, kantu tradizionala, musika klasikoa eta Otxoa de Alaizak berak sortutakoa. Apirilaren 12ko emanaldian Alex Gurrutxuga izango da errezitatzailea, Joana Otxoa de Alaizak jardungo du pianoan eta Joxan Goikoetxeak akordeoia joko du.
Ikuskizunean Lasala dantza konpainiaren piezarik adierazgarrienak gogoratuko dituzte ikusentzuleek, eta bertan "bidaia bat egingo dute konpainiaren hasieratik gaur egunera arte". Lasalak aitorpen ugari jaso ditu Euskal Herrian, Espainian eta konpainiaren proiektu koreografikoaren uhinak beste hainbat herrialdetara ere iritsi dira: Taiwan, Kanada…
Goenaga jogurtez osatutako saskia zozkatuko dugu Zarauzko Hitza Gukan.
Ostiraleko 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.
Zorte on!