Pagoeta Fest ospatuko da asteburu honetan Aiako Zingira kanpinean eta Zarauzko Hitzak Zingirarte Kultur Espazioaren eskutik larunbaterako, apirilaren 22rako, sarrera bikoitza zozkatuko du parte hartzaileen artean.
Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.
Metrokoadroka Sormen Laborategiaren Zeozertan dabil baina ez dakit zertan obra ostiral honetan izango ikusgai, 20:00etatik aurrera, Modelo aretoan, eta Zarauzko Udalaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.
Antzerkia familian egitasmoaren barruan, Aboon Teatre taldeak 6 hilabetetik 4 urtera bitarteko haurrei zuzendutako Bizitzaren zuhaitza antzezlan sinbolikoa eskainiko du igande honetan, 11:30ean eta 12:30ean, Modelo aretoan. Zarauzko Udalak emanda, saio bakoitzerako bina sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak irakurleen artean.
Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute horretarako.
Errigorako produktuak eskatzeko kanpaina abian da eta Zarauzko Hitzak bi saski ditu zozketan.
Astearteko 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.
Zorte on!
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Txalaparta argitaletxearen eskutik Itziar Morenoren Josi eta josi liburua zozkatuko du Zarauzko Hitzak.
Gertaera historikoetan oinarrituriko fikziozko ipuin bat da, eta egilearen ilustrazioekin nahiz testu soilekin dago osatuta. Martxoak 8 zer dela eta ospatzen den kontatzen du lanak; egun hori hautatzeko zer gertatu zen adierazten du bertan egileak.
Zorte on!
Hondartzako Futbol Txapelketaren irudia hondartzatik atera eta herrian zabaltzeko helburuarekin kamiseta plazaratu zuten urte hasieran plaieroetako antolatzaileek.
Elastikoak jada egin du hilabetea kalean, eta antolatzaileek emandako gizonezkoentzako eta emakumezkoentzako kamiseta bana zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak.
Parte hartu nahi dutenek, igandeko 18:00ak arteko epea dute.
Mar-Mar Teatroaren eskutik, Arrainak bihotzean haur antzerkiaz gozatzeko parada izango da igande arratsaldean, otsailaren 26an, Modelo aretoan, 16:45etik aurrera. Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.
Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.
Vaiven antzerki konpainiaren eskutik, Familia sarekada komediaz gozatzeko parada izango da ostiral honetan, otsailaren 10ean, Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera. Emanaldia ikusteko Zarauzko Hitzak bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.
Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.
Igor Elortzak eta Rafa Ruedak gidatutako Anonyme Popular bertso-musika ikuskizunaz gozatzeko parada izango da ostiral honetan, otsailaren, Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera. Antzerkia familian ikusteko Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.
Parte hartu nahi dutenek, osteguneko 12:00etara arteko epea dute.
Zarauzko Jalgi eta Oztibarreko Bunuztar Xoriak dantza taldeen eskutik, hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Zarauzko Hitzak bere irakurleen artean. Parte hartu nahi dutenek osteguneko 12:00etara arteko epea dute.
Zarauzko Hitzak Errigorako saskia zozkatuko du irakurleen artean.
Zorte on!
Ilargia nahi dut anzterki emanaldia eskainiko du Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Jaialdian parte hartuko duen konpainia batek igandean, azaroak 27, Modelo aretoan, 16:45etatik aurrera. Antzerkia familian ikusteko Zarauzko Hitzak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.
Parte hartu eta zorte on!
Dead dantza ikuskizuna eskainiko du Lasala taldeak ostiralean, azaroak 18, Modelo aretoan, 20:00etatik aurrera, eta Zarauzko Hitzak Udalak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.
Zorte on!
'Tempus' ikuskizuna eskainiko dute azaroaren 13an, 16:45ean, Modelo aretoan. Urrian eskaintzeko zen antzezlana bertan behera gelditu zen, eta igandean berriro ikusteko aukera izango da. Zarauzko Hitzak Zarauzko Udalak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean.
Zorte on!
Zarauzko Udalaren eskutik, Teatro Gorakadak igandean eskainiko duen antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditugu irakurleen artean.
Osteguneko 12:00ak arte izango da zozketarako izena emateko epea zabalik.