Ezohiko ikasturte hasiera, Orokieta Herri Eskolan

Usua Garin eta Intza Trula 2024ko ira. 6a, 17:00

Imanol Pradales lehendakariak Orokieta Herri Eskola ezagutu du gaur goizean Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarekin, Xabier Txurruka Zarauzko alkatearekin eta Maider Cachon ikastetxeko zuzendariarekin batera. Instalazioak ezagutzeaz gainera, irakasleekin zein ikasleekin hitz egiteko aukera izan dute goizeko hitzorduan.

Ezohiko ikasturte hasiera izan dute gaur Zarauzko Orokieta Herri Eskolan, Imanol Pradales lehendakariaren bisita jaso baitute goizean. Lehendakariak ez ezik, Begoña Pedrosa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak eta Maider Cachon ikastetxeko zuzendariak ere egin dute instalazioetatik bisita. Bi ordu inguru iraun duen ibilbidean, orokietako bi eraikinak ezagutu dituzte, baita ikasleen artean zaintzen duten baratzea ere. Tarte horretan, ikasleekin eta irakasleekin solasteko aukera ere izan dute.

Zarautz Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide