Euripean jokatu zuten larunbatean Zarauzko Triatloiaren 37. edizioa, eta beste behin, ikuskizuna eta kiroltasuna izan ziren nagusi. Irabazleak, berriz, jaun eta jabe izan ziren, Hanne De Vet hasiera-hasieratik, eta Antonio Benito, korrikako proban. Benitok 3:49:32 denboran osatu zuen triatloia, eta De Vetek, berriz, 4:10:11 denboran.
Bigarren eta hirugarren sailkatu ziren Carlos Oliver eta Fernando Zorrilla, hurrenez hurren, minutu eta 56 segundoko eta bost minutu eta 46 segunduko tartearekin. Emakumezkoetan, berriz, Stephanie Clutterbuck helmugaratu zen bigarren, eta hirugarren postua lortu zuen Helene Alberdi zumaiarrak. Alberdirekin izan zen Guka proba bukatu berritan, baita eskualdeko beste protagonista batzuekin ere: Ainhoa Murua zarauztarrarekin eta Xabier Alberdi eta Ibon Aranguren Getaitriko kideekin, hain zuzen.
Hemen ikus daitezke argazkiak eta kronika.